Erdiz Bizirik ekimenak ia 4.000 sinadura aurkeztu ditu proiektua eteteko
Gizartea
Irune Rejano Oyarzun
2024, api. 12 - 14:04
Iruñean egindako prentsaurrean beste behin Erdizko meategiaren proiektua gelditzeko eskatzeaz gain, alegazioak aurkeztu dituzte. Herritarrek beren iritzia ematea hiru aldiz galarazi eta gero, proiektua UGEP gisa inposatu nahi die Nafarroako Gobernuak. Honen harira, ahaleginak egiten jarraituko dutela argi utzi dute.

