Skip to main content

Erdiz Bizirik plataformak meategi proiektuaren kontrako manifestazioa egin du

Gizartea

2022, urr. 12 - 17:10
Erdiz Bizirik herri plataformak joan den astean egindako prentsaurrekoan manifestaziora deitu zuen Erdizko eremuan Magnesitas Navarras enpresak egin nahi duen meategia dela eta. Baztan eta Esteribar artean kokatzen den Erdizko parajean 100 hektareako meategi bat egitea planteatzen du Magna Magnesitas Navarra enpresak. Asteazken honetan, Elizondoko plazatik abiatu da, 17:00etan.

Egoera zein den ikusita, Baztango (Nafarroa) eta inguruko eskualdeetako eragile sozial eta herri andanak herri plataformaren manifestazioa babestu dute. Baztango hamabost herrietatik, Almandoz eta Elbetek izan ezik, gainerakoek ekintza babestu dute.

Magnesitas Navarra enpresak 2001. urtean lortu zuen eremu horretan zuzenketak egiteko baimena. Herritarren artean, albisteak ez zuen harrera ona izan, bertako nekazari aunitzek ez dutelako euren animalia guztiak mantentzeko adina lur propio eta herri lurrak behar dituztelako abeltzain jarduerarekin jarraitu ahal izateko.
Hamaika Telebista