Skip to main content

Joseba Otondo, Baztango alkatea: ‘Herritako batzarrak egitea erabaki dugu’

Gizartea

2022, aza. 16 - 07:11

Pasa den ostiralean, Guardia Zibilak Baztango alkateak kuartelera deitu zituen, eta jakinarazi zien bi eguneko epean bertan behera utzi behar zituztela azaroaren 20rako deituak dituzten galdeketak, Erdizko eremuan Magnesitas Navarras enpresak egin nahi duen meategia dela eta. 

Baztan eta Esteribar artean kokatzen den Erdizko parajean 100 hektareako meategi bat egitea planteatzen du Magna Magnesitas Navarra enpresak.  Alkateek antolatu dituzte, Baztango herri lurrak kudeatzeko ordenantzak baliatuta, eta Almandozen ez beste herri guztietan egitekoak ziren.  Horregatik, azaroaren 20an batzarrak deituko dituzte herri guztietan eta, arratsaldean, elkarretaratzera deitu dute Elizondon.

Hamaika Telebista