Erdizko bazkalekuan Magnaren harrobiaren inguruko herri galdeketa egin dute Baztanen
Gizartea
2022, urr. 24 - 10:10
Magnesitas Navarra enpresak Baztaneko Erdizko bazkalekuan meategi bat egiteko proiektua du eskuartean. Baina Nafarroako Gobernuak ez du hiritarren, ez udaletxeen onespenik eskatu. Harrobia sortzearen kontrako herri iniziatiba jaio da beraz, Erdiz Bizirik izenpean. Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin zuten, manifestazioa antolatu ere… Honakoan, herri galdeketa egin dute Baztango herri guztietan, Almandozen ezik. “Herritarrak kontsultatu gabe Magnari Erdizko bazkaleku komunalaren okupazioa baimentzearen alde dauden” galdetu da.