Erdizko meategi proiektuaren inguruan iritzia eman nahi dutela aldarrikatu dute baztandarrek
Gizartea
2022, aza. 22 - 04:11
Erdizko meatzari buruzko herri galdeketen helburua herritarrek proiektuaren inguruan zuten iritzia jakitea zen. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak, baina, egitasmoa bertan behera uztera behartu zituen herrietako alkateak.
Honi erantzuteko igandean bertan batzarreak antolatu zituzten galdeketa egiteko asmoa zuten herrietan. Antolatzaileek adierazi zutenez, orotara 500 lagun elkartu ziren Baztanen egin zituzten batzarre hauetan.
Arratsaldean, berriz, Elizondon egin zen herri galdeketaren aldeko aldarria. Bertan, elkarretaratzea egin zuten eta ondoren bozketa sinbolikoa egin zuten. Antolatzaileen esanetan, 750 lagun inguruk parte hartu zuten.