Eredu neuronal berria garatu du Oraik euskarazko adimen artifizialerako
Gizartea
2024, ira. 12 - 11:09
Orai NLP Teknologiak Elhuyarren adimen artifizialeko zentroak Llama-eus-8B garatu du, hizkuntza-eredu neuronal berri bat (LLM, Large Language Model), euskara idatzia ulertzea eta sortzea eskatzen duten adimen artifizialeko sistemak errazago garatzeko diseinatua. Eredu fundazional arinen esparruan (10 mila milioi parametro baino gutxiagokoak) euskararako dagoen eredurik aurreratuena da hau. Eredu hau modu librean eskuratu daiteke, arlo akademikoan zein industrialean euskarazko teknologien garapena eta ikerketa errazteko helburuarekin. Hemen aurkitu dezakezue eredua deskargatzeko esteka eta haren garapenari eta ebaluazioari buruzko azalpen teknikoa: https://huggingface.co/orai-nlp/Llama-eus-8B