Eremu digitalean euskara gehiago erabiltzeko erronka azpimarratu du Jaurlaritzak Euskararen Egunean
Gizartea
2023, abe. 04 - 08:12
Digitalizazioan sakonduz, ‘Batu ditzagun gure ahotsak’ lelopean, euskal hiztunei gaitu.eus atarian beren ahotsa grabatzeko eskatu die. Zenbat eta grabazio gehiago, orduan eta zabalagoa izango da teknologia berriek lantzeko izango duten materiala. Alderdi politikoetako kideak, Euskaltzaleen Topagunea eta Euskalgintzako ordezkariak ere izan dira ekitaldian. Bestalde, herri mugimenduek euskara aurrera eraman behar dela adierazi dute, zonifikazioa bukatuz eta inbertsioak eginez.