Ernaik igande honetan mobilizatzeko deia zabaldu du
Gizartea
Ainhoa Lainsa Merino
Ernai Gazte antolakundeak agerraldia egin du Donostiako Haizearen orrazian igandean egingo duten mobilizazio nazionalera dei egiteko. Azpimarratu dute inongo zapalkuntzarik gabeko Euskal Herria eraikitzeko ezinbesteko zita izango dela.
Amaiur Egurrola ernaiko bozeramailearen esanetan, faxismoaren gorakadaren aurrean, nazio-kontzientzia handitzea eta Euskal Herriaren alde borrokatzea ezinbestekoa da.
Azken hamarkadetako lanari esker, faxismoaren kontrako euste-horma bat eraiki dela azaldu du. Antolakundearen arabera, gainera, herri-sektorea erdigunean izango duen aterabide askatzaile bat bideratzeko baldintzak badaude.
Horregatik, igandean Donostian egingo den manifestaziora batzeko deia egin dute. Bulebarretik abiatuko da, irailaren 13an, 13:30ean.

















