Skip to main content

Errausketaren aurkako martxa egin dute Lasarte-Oriatik Zubietaraino

Gizartea

Ane Garitaonandia

2023, Maiatza 02 - 10:05

Bi urte eta erdi igaro dira Donostiako errausegia martxan jarri zutenetik, 12 urteko prozesu baten ondoren. Proiektua aurkeztu zenetik, inguruko herritarren artean, haserrea eta kezka dira nagusi. Bada, asteburu honetan, urtero egin ohi duten oinezko martxa egin dute Lasarte Oriatik abiatu eta erraustegiraino. Nabarmendu dute gero eta nabariagoa dela erraustegiak airea, ura eta lurra kutsatzen dituela eta ez dutela errausketarik nahi ez Zubietan, ez Bergaran, ez Urretxu-Zumarragan, ez inon.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista