Erraustegiaren bidalketa toxikoari buruzko txostenak bidali dizkio GuraSOSek Foru Erkidegoari
Gizartea
2024, ots. 27 - 11:02
Nafarroako Gobernuko Ingurumen Ikuskaritzak txosten bat eta 17 froga-dokumentu osagarri jaso ditu, GuraSOS plataformak bidaliak. Txosten horren arabera, frogatuta dago GHK-k Artaxoako Ecofert plantara, Zubietako instalazioetatik, bidalitako hondakin urtsuak planta osoko prozesuko urak zirela, baina batez ere erraustegiaren unitatekoak. Auzi honen harira, Foru Erkidegoak espediente bat du irekita, eta Zubietako erraustegitik datozen hondakin likidoen "izaera eta jatorria" zehazteko epea martxoaren 15ean amaitzen da.