Skip to main content

‘Erraza da’, merkatari eta ostalariek euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko aplikazioa sortu dute

Gizartea

2023, ira. 22 - 06:09

Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak sortu dute aplikazioa. Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak aurkeztu du proiektua. Esan du aplikazioaren helburua dela “lehen urratsak erraz egiteko beste aukera bat eskura jartzea”. Hiztegiak eta galdetegiak ditu eta Android eta IOS sistemetan deskargatu daiteke. Donostiako Udalak 2019an sortu zuen egitasmoa; euskarri fisikoekin hasi ziren.

Hamaika Telebista