Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean diskriminaziorik gabeko harrera aldarrikatuko dute
Gizartea
2023, eka. 20 - 10:06
Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta, Zehar-Errefuxiatuekin eta CEAR elkarteek manifestazioak deitu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan, 'Diskriminaziorik gabeko harrera' lelopean. Gasteizen eta Bilbon, gaur izango da hitzordua, 19:00etan, Andre Maria Zuriaren plazatik eta Moyua plazatik, hurrenez hurren. Donostian, datorren larunbatean, ekainak 24, 12:00etan egingo da Alderdi Ederretik.