Skip to main content

Erregai fosilen amaiera eskatzeko manifestazioa egingo dute ostiralean, Bilbon

Gizartea

2023, ira. 13 - 06:09

Datorren irailaren 20an, Nazio Batuek Klimari buruzko goi bilera egingo dute New Yorken. Ekitaldi horren aurrean, mundu mailako erakunde ekologistek mobilizazioak deitu dituzte.

Euskal Herrian, Bilbon egingo dute mobilizazioa, ‘Deskarbonizazioa orain! Azkarra, zuzena eta behin betikoa’ lelopean. Talde ekologisten arabera, murrizketak ezartzetik “oso urrun” daude gobernuburu asko. Petronor enpresak eragindako kalteak jarri dituzte adibide gisa.