Skip to main content

Errelato patriarkal eta arrazisten aurrean, alternatiba feminista antolatzearen deia egin dute EHko Gazte Feministak

Gizartea

2024, aza. 22 - 12:11

Diario Vascoren egoitzaren aurrean elkartu dira Euskal Herriko Gazte Feministak. Medio pribatu eta espainolista ororen “errelato patriarkal eta arrazistak” salatu dituzte eta adierazi dute medio hauek sistema zisheteropatriarkala sostengatzeko aparatuak direla. Eraso eta erailketa matxistak kontatzeko moduan jarri nahi izan dute fokua eta kasu isolatu edo arrazoi pertsonalen ondorio gisa saltzen dituzten errelatoak salatu dituzte. Hala, azaldu dute erasoak ez direla sekula “ustezkoak”.

Adierazi dute indarkeria naturalizatueta babesten dutenei, autodefentsa feministaz erantzungo dietela. Horrez gain, gaineratu dute espazio eta botere gune matxista eta arrazistak seinalatzen jarraituko dutela.

Bukatzeko, azaroaren 25eko ekintzetan eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.

Hamaika Telebista