Erresidentzietako ia egoiliar guztiek jaso dute lehen dosia eta bigarrena ematen hasiak dira
Gizartea
2021, urt. 18 - 10:01
Koronabirusaren azken datuak aintzat hartuz, atzo 7.927 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 648 positiboak izan ziren. Lurraldeka aztertuz: 90 Araban, 358 Bizkaian eta 187 Gipuzkoan. Hiru lurralde horietan 15 herri daude gune gorrian. Osasun sistemari dagokionez, birusaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta gaitza duten 98 pertsona ZIUn daude.