Skip to main content

Erriberabeitian 7.020 eguzki-paneleko parke fotovoltaikoa eraikitzeko baimena eskatu dute

Gizartea

2024, Maiatza 28 - 09:05
Araban energia berriztagarria sortzeko proiektuen jarioa aurrera jarraitzen du, etenik gabe. Ezagutzera eman den azkenekoa ‘Beitia’ parke fotovoltaikoa eraikitzeko eskatutako baimena izan da. Mirador Norte FV enpresa izan da eskatzailea, Erriberabeitiako udal-mugartean 7.020 eguzki panel instalatzeko asmoarekin. 70.000 metro karratuko azalera okupatuko zuen parkeak. Eraiki ahal izateko 10 partzela bereganatu nahi ditu enpresak, desjabetzea nahitaezkotzat hartuz.
Hamaika Telebista