Bilboko Erriberako 3 familiek haien etxeak utzi behar izango dituzte operazio espekulatiboaren ondorioz
Gizartea
2021, abe. 15 - 10:12
Erribera 9ko auzokideek AZET Etxebizitza Sindikatuarekin batera, Alde Zaharrean ematen ari den enegarren operazio espekulatiboa salatu dute. Izan ere, auzoan hainbat jabetza dituen jabe handi batek euren etxeak erosi ditu.