Errigorak 85.000 euro biltzea lortu du ekainean abiatutako ‘Lurra, sua, ura, herria’ kanpainarekin
Gizartea
2022, abe. 21 - 15:12
Ekainean Nafarroan izan ziren suteek 15.000 hektarea kiskali zituzten Ager eremuan. Errigorak, bertako biztanleekin batera, auzolanerako deia egin zuen, eta 85.000 euro bildu dituztela azaldu du asteazken honetan ekimenaren kide den Ibai Sueskunek.
Diru horrekin, zazpi proiektu finantzatuko dituzte Uxuen eta San Martin Unxen. San Martinen, bide berri bat egingo dute, pertsona eta ibilgailuei sarrera errazteko, aisialdi bat egokituko da, mahasti berriak landatuko dira, eta herriko behi nahiz ahuntz abeltzainei lagunduko diete. Uxuen, berriz, Antzandieta amildegiaren garbiketa eta iturri zein zubi erromanikoaren berreskurapena gauzatuko da.