Erromatarrak Pirinioetara heldu ziren
Gizartea
2024, uzt. 29 - 08:07
Aranzadik Zalduako (Auritz) aztarnategian eginiko indusketen berri eman du. Aurten, hiru astez izan dira bolondresak Zalduako indusketa gunean lanean. Indusketek egiaztatu dute
termen eraikitze faseak nolakoak izan ziren. «800 metro koadro inguruko eraikuntza oso handia»
osatzen dute termek.
Objektu zein hormetatik ondorioztatu dute termak bi fasetan eraiki zirela. Baita lehendabiziko erabilerak K.o. 10. urtean kokatu daitezkeela ere. Besteak beste, K.o. 10-14 urteetako txanpon bat aurkitu dute, orain arte Zalduan aurkitutako zaharrena. Beraz, emaitzek agerian utzi dute erromatarren globalizazioa Pirinioetara iritsi zela.
Uztailaren 27an doako bisita gidatu irekia eskainiko dute, emaitzak ezagutarazteko.