Skip to main content

Ertzaintza Getxoko Europa ikastetxeko irakasle bat ikertzen ari da, ustezko sexu abusuengatik

Gizartea

2024, Maiatza 29 - 12:05
Ertzaintza Getxoko (Bizkaia) Europa ikastetxeko ingeleseko irakasle bat ikertzen ari da, zenbait ikasleri ustezko sexu abusuak egin izana egotzi baitiote. 4 urteko lau ikasleren —laurak neskak— familiek salaketa jarri diote, beren umeei sexu abusuak egitea egotzita. Sexu askatasunaren aurkako delituak egin ote dituen ikertzen ari dira.

Komunikabideen arabera, joan den astean hasi zen guztia. Salaketa jarri duten ametako bat Gurutzetako ospitalera alabarekin joan zenean. Neskak mina zuelako gorputzeko atal intimoetan eta bertan baieztatu zioten sexu erasoen zantzuak zituela. Umeak egunak zeramatzan eskolara joan nahi ez zuela, eta, gainera, bi egunetan barruko arroparik gabe itzuli zen etxera ikastetxetik. Amak eskolari jakinarazi zion, eta Ertzaintzan salaketa bat jarri zuen. Haren atzetik beste hiru salaketa etorri dira.

Ingeleseko irakaslea 30 urte inguruko gizonezko bat da. Hiru ikasturtetan aritu da Europa ikastetxean lanean.

Ikastetxeak ohar bat bidali die familiei. “Erabateko arduraz” jokatu dutela ziurtatu dute: hezkuntza ikuskariekin eta Poliziarekin koordinatzen aritu direla esanez, zantzuen berri izan duten “momentutik bertatik”.
Euskal Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ikerketa zabalik dago, salaketa gehiago egon daitezkeelakoan.
Hamaika Telebista