Ertzaintzaren jokabidea salatu eta erantzukizunak eskatu dituzte: "Bada garaia gauzak aldatzeko"
Gizartea
2024, ots. 14 - 08:02
Tolosan larri zauritutako adingabeak ziurtatzen du Ertzaintzaren "pilotakada batek" jo zuela. Gaztearen aitak agerraldia egin du bart Villabonan eta azaldu du semea ospitalean dagoela, ebakuntzaren zain. Begian 15 puntu eta odolbilduak ditu eta erretina alde batera jausita. Ertzaintzaren jokabidea salatu eta erantzukizunak eskatu dituzte. Ertzaintzaren jokabidea salatzeko otsailaren 17an mobilizazioa egingo dute 12:00etan Tolosako Trianguloan.