Esako urtegia eraiki zenetik inoiz ikusi ez diren irudiak, lehorteak eraginda Tiermaseko zubi zaharra agerian
Gizartea
2022, urr. 04 - 15:10
Nafarroako urtegien egoera oso kezkagarria bada, Esakoa dramatikoa da. Biltegiratutako ur kopuruak jaisten jarraitzen du egunez egun, eta minimo historikoak markatzen ari dira.
Lehorteak agerian utzi du Tiermaseko zubi zaharra, urtegiaren maila % 15etik beherakoa denean soilik ikus daitekeena, gaur egun % 12an dago eta gehiago jaitsiko dela aurreikusten da..