Eskaintza gehiago euskaraz, plataformetan
Gizartea
2024, ots. 08 - 16:02
Pantailak Euskaraz egitasmoak honako proposamen hauek egin dizkigu plataformetan euskaraz gozatzeko:
- Griselda: Netflixek azpititulatua. "Narcos" telesail arrakastatsuaren sortzaileen telesail berria da, benetako gertaeretan oinarritua, Griselda Blancoren istoria kontatzen du. Sofia Vergara protagonista, paper ikusgarri batean
- Squid Game. Telesail korear arrakastatsua aste honetan euskaraz azpititulatu du Netflixek. Bigarren denboraldia laster estreinatuko da, eta aurreikus daiteke bigarrena ere euskarazko azpitituluekin estreinatuko dela.
- Expats (Deserriratuak). PrimeVideok azpititulatuta. Nicole Kidman protagonista du telesailak, gertaera lazgarri batek Hong Kongen bizi diren hiru emakume atzerritarren bizitzak erabat aldatuko ditu.
- Orion eta Iluntasuna. Netflixek bikoiztua. Dreamworks estudio entzutetsuaren azken lana. Orin mutikoak beldur asko ditu, eta Iluntasunak lagundu egin nahiko dio horiek gainditzen.
Horietaz gain, Primeranen ere honako hauek estreinatu dira azken eguneta:
- Touré Detektibea. Euskarara bikoiztua. Touré Bilbon bizi den etorkin ginearrra da. Detektibe inprobisatu gisa ateratzen du bizimodua, auzoko bizilagunei eragiten dieten kasuak konponduz. Bere trebetasunak, intuizioak eta umore-sen bereziak Ertzaintzaren konfiantza bereganatzera eramaten dute. Baina droga eta giza trafiko sare konplexu batean ere sartuko du, bere bizitza eta bere alabarena arriskuan jarriko dituena.
- 20.000 Especies de Abejas. Euskarara azpititulatua. Coco, 8 urteko haurra, ez dator bat besteen itxaropenekin, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina ez du bere burua izen horretan ezagutzen. Uda batean, bere nortasuna arakatzen du familiako emakumeekin batera, eta, aldi berean, beren bizitzei eta desioei buruz hausnartzen dute.
- 5 Lobitos. Euskara bikoiztua. Hauxe da Paularen istorioa, hogeita hamar urteko emakume urbanita bat, ama izan berria. Segurtasunik gabe eta galdua sentitzen da. Gauetan bost aldiz jaikitzen da bere haurtxoak arnasa hartzen duen ikusteko. Frustratuta sentitzen da ezin duelako lana berreskuratu, eta ezinezkoa zaio etxetik lan egitea. Bakarrik dago, bikotekideak asko bidaiatzen duelako, eta, elkar ikusten dutenean, haurra ez esnatzeko ahopeka eztabaidatu besterik ez dute egiten. Haurtxoa bonba atomiko bat bezalakoa izan da, zeukan bizitza lehertarazi duena.