Skip to main content

Eskola garraioko enpresa batzuek ez dute zerbitzurik emango ostegun honetan Araban eta Bizkaian

Gizartea

2023, ira. 07 - 06:09
Eskola publikoetako 10.000 ikasle ingururi eragingo die erabakiak. Asteartean Jaurlaritzak iragarri zuen lizitatu gabeko ibilbideetan jardutera behartuko dituela enpresak. Garraio enpresek iragarri dute aginduaren aurkako helegitea aurkeztuko dutela. Ibilbideen % 31 bakarrik daude lizitatuta. Araban % 5 bete dira eta Bizkaian ez da lizitaziorik egin.
Hamaika Telebista