Skip to main content

Eskola publikoaren aldeko plan estrategikoa definitzeko ordua dela nabarmendu du EH Bilduk

Gizartea

2023, ira. 06 - 19:09

Hezkuntza Lege proiektuari aurkeztuko dizkion zuzenketen ildo nagusien berri eman du Otxandianok. Hizkuntza-politika, segregazioa, digitalizazioa eta deszentralizazioa izango dira zuzenketen oinarriak. Otxandianok gogorarazi du Hezkuntza Legearen eztabaida une “erresolutiboan” sartuko dela udazkenean. Izan ere, urriaren 3an amaituko da lege-proiektuari zuzenketak aurkezteko epea. Vox, PP+Cs eta Elkarrekin Podemos-IU alderdiek osoko zuzenketak egitea aurreikusi dute, eta EAJ eta PSE-EE elkarrekin aurkezteko lanean ari dira.

Hamaika Telebista