Skip to main content

Eskubide Sozialen Kartak elkarretaratzea egin du Donostian etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko

Gizartea

2022, aza. 04 - 05:11
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak elkarretaratzea egin du bizitzaren garestitzearen aurka, “Pobretzeari STOP! Condiciones de vida dignas y control de precios ya!” lemapean. Bildutakoek Donostian gertatzen diren etxegabetzeak salatu dituzte, “baita gazteak auzoetatik kanporatzen ari direla ere, pisu turistikoen zabalkuntza lehenetsi nahi baita”. Etxegabetzeen debekua exijitu dute eta alokairu eta hipoteken prezioa mugatu behar dela mahaigaineratu dute.

Dinamika mobilizatzaile horren baitan, urrian egindako hitzaldi eta azoka gardenen ostean, etxebizitza eskubidearen aldeko mahai ingurua egin dute Donostian, eta, arratsaldean, Gipuzkoako hiriburuan ere, protesta egin dute 18:30ean, udaletxe aurrean.
Datorren azaroaren 19an Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.
Hamaika Telebista