Eskubideen aldeko mendi martxa antolatu du Gure Esku Dagok ekainaren 29rako
Gizartea
2019, eka. 19 - 19:06
Preso eta erbesteratu politiko kataluinarrak gogoan, Arantzazutik irtengo da martxa goizeko 10:00tan , eta Urbiako zelaigunean amaituko da eguerdiko 12:00ak aldera. Bertan ekitaldi bat eta preso politikoekiko elkartasun mosaiko bat egingo dituztela iragarri dute