Espainiako Gobernuak esan du katalana ofizialtzeko bidea lehenetsiko duela EBn
Gizartea
2023, ira. 20 - 09:09
Espainiako Gobernuko Atzerri ministro Jose Manuel Albaresek eskabidearen egokitasuna defendatu zuen. Azaldu zuen euskara, katalana eta galiziera ez direla hizkuntza “gutxituak”; adibiderako, esan zuen katalana 10 milioi pertsonak hitz egiten dutela.
EAJk eta EH Bilduk gogor kritikatu dute EBn euskararen eta galegoaren aurretik katalana lehenestea. EAJren arabera, "albiste txarra da" eta "Euskadin ez da ulertzen". EH Bilduren iritziz, ordea, hizkuntza baten tamaina, hiztun kopurua, aitzakia baino ez da.