Espaziora abiatuko den lehen euskal satelitea abuztuaren 16an bidaliko da
Gizartea
2024, abu. 16 - 11:08
Espaziora abiatuko den lehen euskal satelitea abuztuaren 16an bidaliko da. Miñaoko Arabako Parke teknologikoan sortu du AVS enpresak LUR-1 satelitea, Elon Muskek sortutako “Space X” proiektuaren “Falcon 9” misioaren parte izango dena. Satelite arabarra ostiralean, 20:18etan, bidaliko da espaziora, Kaliforniako Vandenbergen basetik, hain zuzen. Behin satelitea bidaliko duen suziria jaurti eta gero, hauek banandu egingo dira, satelitea Lurraren azaletik 515 kilometrotara orbitatzen utziz. LUR-1 57 kiloko makrosatelitea da, hainbat bandatako antenez, beso zabagarri batez eta eguzki panelez tresnatuta dagoena. Hortaz gain, espektro anitzeko kamera dauka, 1,5 metroko erresoluzioa daukan lurreko laginketa sistemarekin. Gainera, fotoi polarizatuak bidaltzea eta satelitean bertan jasotzea posible dela frogatzea helburu izango duen hargailu kuantiko bat dauka inplementatuta. Satelitearen helburua Lurreko erresoluzio handiko irudiak hartzea da. Hori bai, Euskal Herriko geografian fokua jarrita, itsasertzaren eraldaketa aztertzeko, izurriteak eta ibaiak kontrolatzeko edo laborantzen banaketa kudeatzeko, besteak beste.