Etorkinak laguntzea egotzita, hiru pertsona atxilotu ditu frantziar poliziak Urruñan
Gizartea
2023, mar. 21 - 16:03
Ipar Euskal Herriko irrati euskaldunen federazioak jakitera eman duenez, 06:00etan etxera joan zaizkie bila poliziak. 15:00ak aldera askatu dituzte hiru kideak. “Legez kanpoko pertsonen trafikoa” leporau diete. Etorkinen Diakite elkarteko kideak dira atxilotuak.
Etorkinen Diakite federazioak elkarretaratzea antolatu du arratsaldeko 18:30etan, komisaldegi aurrean. Elkarteak Poliziaren ekinmoldea “gaitzetsi” du.
Etorkinen Diakite federazioak elkarretaratzea antolatu du arratsaldeko 18:30etan, komisaldegi aurrean. Elkarteak Poliziaren ekinmoldea “gaitzetsi” du.