Skip to main content

Etorkizuna Eraikizek landutako arloei lotuta, mintegiak eta hitzaldiak antolatu dituzte

Gizartea

2022, aza. 30 - 07:11
Etorkizuna Eraikiz Kongresua Tabakalerako hainbat gunetan egiten ari dira: erakusketa-gunean, zentroaren plazan, prisman eta Patio aretoan. Plaza espazioa interaktiboenetako bat da; izan ere, Etorkizuna Eraikizek bultzatutako erreferentziazko zentroek lantzen dituzten arloei lotuta, mintegiak eta ikastaroak egiten ari dira. Patio aretoan, bestalde, Gipuzkoa Talks-en edizio berriak egiten ari dira.
Hamaika Telebista