ETS erakundeak Gasteizen gaueko tranbia zerbitzua jartzea baztertzen du
Gizartea
2024, abu. 14 - 14:08
Euskal Trenbide Sareak Arabako hiriburuan egindako analisiaren ondoren, Gasteizko gaueko tranbia zerbitzua bideragarria ez dela ondorioztatu du erakundeak. Ohiz kanpoko gaueko tranbia zerbitzua eskaintzen Andra Mari Zuriaren edo Santiago bezperetan besteak beste. Garraio publikoko gaueko zerbitzua, bestelako egun guztietan, Tuvisaren bost Gautxori lineek eskaintzen dute. Egindako azterketaren arabera; eskaera, ekonomia eta ingurumeneko faktoreak izan dira, besteak beste, gaueko tranbia zerbitzuaren bideragarritasun eza adierazi duten elementuak. Analisiak gaueko tranbiak izan dezakeen zarata inpaktu negatiboa ere jasotzen du. Bestalde, Gautxori zerbitzuaren “malgutasuna” azpimarratzen du egindako azterketak. Izan ere, gaur egun ezarrita dagoen geltokien malgutasunaren sistema ezingo litzateke tranbia sisteman ezarri. Gauzak horrela, Txostena dagoeneko Gasteizko Udalaren esku dago, eta honek eman beharko du iritzia; izan ere, udalbatzak eskatu zion Eusko Jaurlaritzari aukera hori aztertzeko.