Aitor Garagarza, Plentziako alkatea: "Etxebizitza politika aktiboak martxan jartzeko eskumena beharko genuke"
Gizartea
Plentziako Udalak %50eko gainordaina jarri die inor erroldatuta ez dagoen etxebizitzei. Aitor Garagarza herriko alkatearen esanetan, erabaki hori bera hartu zuten Sopelan eta Urdulizen, eta Bilbon ere martxan da 2018tik. Nabarmendu du Plentzia herri turistikoa dela, eta horren eraginez, etxebizitza eskubidea bermatzeko zailtasunak dituztela.
Garagarzak salatu du Plentziako biztanleria hirukoiztu egiten dela uda garaian, eta horrek kostu ugari dakartzala. Horrez gain, nabarmendu du Bizkaiko Foru Aldundiak zerbitzu gehiago jarri beharko lituzketela horrelako herrietan, eta azpimarratu du mugikortasun politika ere ez dela nahikoa. Egoera ikusita, azpimarratu du aztertu behar dela zein den etxebizitzaren egoera, eta nabarmendu du udalek “gaitasuna eta eskumena izan beharko luketela etxebizitza politika aktiboak bideratzeko”.