Skip to main content

Etxebizitzaren erronkari heltzeko aldarrikatu du LABek

Gizartea

Gaizka Leitza Alduncin eta Leire Llano

2026, eka. 23 - 15:06

LAB sindikatuak Nafarroako Gobernuari etxebizitzaren erronkari heltzeko erabakiak eta beharrezkoak diren politikak garatu ditzala eskatu dio publikoki astearte honetan Iruñean.
Imanol Karrera Nafarroako LABeko boreramailea eta Jaime Iribarren LABeko Ekintza Sozialeko Nafarroako arduraduna azaldu dira sindikatuak Nafarroan garatzen ari den etxebizitzarako ekintza sindikalaren berri eman eta etxebizitzaren egoerari buruzko sindikatuaren hausnarketak partekatu dituzte. Izan ere, praktika aintzat hartuta, dagoeneko LAB etxebizitza sindikatua ere badela azaldu dute. LABek etxebizitzaren eremuan ekintza sindikala antolatzeko hautua egin du, eta hala egiten ari da Txantrea (Ezkaba), Buztintxuri, Sanduzelai, Etxabakoitz eta Arrotxapea auzoetan, bertako bizilagunekin batera.
Karrerak argi utzi du PSN, EH Bildu eta Contigo-Zurekin alderdiek etxebizitzaren legea aldatzeko egin duten proposamenaren harira, ostegun honetan Parlamentuan bozkatuko dena.
Egungo egoera UPN-PSN gobernuek hamarkadetan garatutako etxebizitza politikaren ondorioa dela azpimarratu du Iribarrenek. “Diru publikoarekin etxebizitzak eraiki dira higiezin patronal pribatuen esku uzteko, beraien interesak asetzeko. Testaren kasua Gobernura berandu iritsi dela azaldu du LABeko kideak, “Nafarroak inoiz ezagutu ez duen ariketa espekulatiboa gauzatu nahi duela.”
Gainera, Amaia Tollar kaltetatuetako baten alabak bizitzen ari dutena azaldu du.
Azkenik, Iribarrenek oroitarazi du ekainak 25, goizeko 11etan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkarretaratzea egingo dutela.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista