Skip to main content

Etxerat-ek sakabanaketaren biktimen aitortza eta erreparazioa aldarrikatu du Memoriaren Egunean

Gizartea

Mikel Claver

2023, aza. 10 - 11:11
Etxerat elkarteak dispertsioak presoen familiengan eragindako sufrimendua aintzat hartzea eta biktimen aitortza aldarrikatu du Memoriaren Egunean. Eusko Legebiltzarraren aurrean egindako elkarretaratzean, Etxerat-ek bizikidetza eta memoria inklusiboaren eraikuntzan eragile aktiboa izan nahi duela baieztatu du. Zentzu horretan, memoria kolektibo ofizialean sakabanaketaren biktimak ere aitortuak izatea aldarrikatu du, motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimen erreparaziorako legea horretarako tresna egokitzat hartuz. Etxerat Elkarteak Espainiar eta Frantziako estatuetako espetxeetara egindako bidaietan hildako 16 presoen senide eta lagunak gogorarazi ditu. EH Bildu koalizioaren talde parlamentarioaren kideek ere oroimenean hartu dute parte, lore eskaintza baten bitartez.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista