Skip to main content

Euria ere ez da oztopo Lilatoian korrika egiteko

Gizartea

2024, mar. 04 - 12:03
Ia 5.000 emakumek hartu dute parte Boulevardean hasi eta amaitzen den Lilatoiaren 34. edizioan. Maria Lasa gipuzkoarra izan da azkarrena, 17:20ko denborarekin. Ondoren, Nerea Egia (17:50) eta Itziar Ibarbia (18:50) izan dira irabazleak. Antolatzaileek omenaldia egin diote Arantxa Gurmendiri, 1990ean probaren jaiotzan inplikatutako emakumea zen, iaz zendu zena.
Hamaika Telebista