Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Euritakoa eta zahatoa jaso ditu Zeledonek, igandean Gasteizko jaiei hasiera emateko prest

Gizartea

2024, abu. 01 - 12:08
Dena prest igandean Gasteizko jaiak abiatuko dituen Zeledonen jaitsierarako. Zalduondoko baserritarra hezurmamituko duen Iñaki Kerejazuk euritakoa eta ardo zahatoa jaso ditu Gasteizko alkate Maider Etxeberriaren eskuetatik. Urduri baino, gogotsu agertu da. Igandean izango da egun handia. Arratsaldeko 18:00etan, San Miguel elizako dorretik jaitsiko da Zeledon, abuztuaren 9ra arte luzatuko diren Gasteizko jaiei hasiera emanez.
Hamaika Telebista