Skip to main content

Euroeskualdeko agintariek AHTa eraikitzeko zehaztu ziren epeak betetzeko eskatu dute

Gizartea

Udane Arbeo

2023, mar. 21 - 09:03
Frantziak iragarritako abiadura handiko trenaren atzerapena zeresan handia ematen ari da. Bada, Euroeskualdeko agintariak Donibane Garazin bildu dira eta AHTa izan dute hizpide. Ardatz atlantikoa lehenesteko eskatu dute AHTaren proiektua arintzeko. Frantziak berez Europako Batasunarekin hartutako konpromisoaren arabera, abiadura handiko trena 2030erako eraiki behar zuten. Macronek, ordea, iragan hilean 2042rako eraikitzea aipatu zuen.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista