Skip to main content

Euroitunaren konpromisoak ez direla betetzen nabarmendu dute Behatokiak eta Kontseiluak

Gizartea

2023, urr. 03 - 06:10
Euroitunaren aplikaziori buruzko seigarren ebaluazioko txostena aurkeztu dute Iruñean. Nabarmendu dutenez, Nafarroako Gobernuko lanpostuen %3k soilik dute euskarazko profila. Foru administrazioarekin prozedura elektronikoen %17 soilik egin daitezke euskaraz. Bestalde, itunaren hirugarren atalean zehazten denaren arabera, Txibiteren exekutiboak euskara sustatu beharko luke ofiziala ez den eremuetan. Duela 25 urte sortu zen Euroituna Europako Kontseiluaren eskutik hizkuntza gutxiagotuak babesteko eta sustatzeko.
Hamaika Telebista