Europara brigada antolatu dute Askapenak eta Euskal Herria Bizirik-ek lurraren aldeko borrokak ezagutzeko
Gizartea
2024, uzt. 16 - 10:07
Europan lurraren defentsan aritzen diren mugimenduak ezagutzeko eta sostengatzeko brigada antolatu dute Askapenak eta Euskal Herria Bizirik-ek. Lurraldearen defentsan dauden bi borroka garrantzitsuenak ezagutuko dituzte: Les Soulévements de la Terre, Frantzian; eta Susa bailarako (Italia) NO TAV mugimendua. Brigada uztaileko bigarren hamabostaldian izango da.