Skip to main content

Euskal Eskola Publikoaren 31. jaia igandean ospatuko da Ordizian

Gizartea

2024, Maiatza 31 - 11:05

Ekainaren 2an Ordizian ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren 31. jaia 'Publikoa aI do' lemapean. Egitaraua lau gunetan antolatuta egongo da eta hamaika jardueraz gozatzeko aukera paregabea izango da. Aurtengoa 31. ekitaldia izango da eta haren xedea, euskal hezkuntza sistemaren ardatz egituratzailea den eskola publikoaren garrantzia eta balioa azpimarratzea da.

Hamaika Telebista