Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiak publikotasuna, euskara, aniztasuna eta kohesioa batuko ditu
Gizartea
Udane Arbeo
2024, Maiatza 31 - 13:05
Ordizian ospatuko dute Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia “Publikoa aI do!” lemapean igande honetan. Aurtengo jaiak dituen ardatz nagusiak honakoak dira: publikotasuna, Euskara, aniztasuna eta kohesioa. Ardatz horien baitan antolatu dituzte jarduera guztiak. Baina jarduerak ez dira ekainaren 2ra mugatzen. Aurreko egunean ere izango da zer eginik Ordizian. Ikusi jarraian egitaraua.