Skip to main content

Euskal Filologiak ezagutza arlo izateari uzteko erabakiaren aurka egin dute EHUk eta Euskaltzaindiak

Gizartea

2023, Maiatza 05 - 04:05

Martxoan onartu zuten Espainiako Gorteek Unibertsitate Lege berria, eta hura garatzeko ondu duten proiektuak onartuko balute, Euskal Filologiak ezagutza arlo izateari utziko lioke. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak alegazio bat igorri dio Unibertsitate Ministerioari.

Oraingoz, Euskal Filologiako ikasketak ez daude arriskuan, baina irakasleei eragin diezaiekete. Izan ere, unibertsitate-sisteman, irakasleek eta ikertzaileek ezagutza-arlo jakin bati atxikita egon behar dute.

EHUko idazkaritza nagusiarena ez da alegazio bakarra izan. Euskal Filologiaren arloko 150 irakasle, ikertzaile eta katedradunek ere beste alegazio bateratu bat bidali diote Subirats ministroari

Hamaika Telebista