Euskal Filologiak unibertsitateko jakintza arlo espezifikoan jarraituko duela ziurtatu du Unibertsitate ministroak
Gizartea
Oihane Alonso
2023, Maiatza 10 - 14:05
Espainiako Gobernuko Unibertsitate Ministerioak landu duen errege dekretu proiektu baten arabera, Euskal Filologiak ezagutza arlo izateari utziko lioke. EHUk eta Euskaltzaindiak, besteak beste, alegazioak aurkeztu dizkiote Espainiako Gobernuari. Asteazken honetan, Joan Subirats Unibertsitate ministroak esan du “aintzat” hartuko dituela dekretu proiektuak jaso dituen alegazioak, eta aldaketa bat proposatu du: Filologiak deituriko ezagutza arlo baten barruan egongo da Euskal Filologia. Horrela, Euskal Filologia arlo generikoago batera mugatuko da eta jakintza espezifikoen eremuan sartuko da, ikasketei edo fakultateei eragin gabe.

