Skip to main content

Euskal Herria inklusioan zipriztintzeko gida didaktiko eta material osagarriak bildu ditu Bizipoza eskolak

Gizartea

Hezkuntza arautuan, ez-arautuan zein herrigintzan erabili ahal izateko gida didaktikoak bildu dira bizipozaeskola.eus-en. Webgunean hainbat material bildu dira: gida didaktikoak, material osagarriak eta egutegia. Horiei esker, gai ezberdinak landu ahal izango dira. Gai horiek guztiak hezkuntza arautuko hainbat mailatara bideratu dira: HH, gela egonkorra, LH, DBH eta goi mailako hezkuntza. Hezkuntza ez-arautuan, berriz, hizkuntza-mailaren arabera sailkatu dira gida didaktikoak. Herrigintza atalari dagokionez, Euskal Herriko herri eta auzoetan Bizipoza dinamikak sortzeko baliabideak aurki daitezke.