Euskal Herriko egoera gero eta larriagoa da lehorteengatik
Gizartea
2022, ira. 20 - 09:09
Euskal Herrian inoiz ezagutu ez den lehorte garaiak bere horretan jarraitzen du, eta azken egunotako euri tanta urriak ez dira nahiko izan urtegi batzuk betetzeko. Ipar Euskal Herrian, esaterako, lehorteak segitzen badu, ur edangarria zalantzan izan daiteke. Horren aurrean, Euskal Elkargoak 100.000 botila ur eskatu ditu, behar izanez gero herritarrei banatzeko. Hegoaldean, ostera, Esako urtegia %15 dago betea. Hori hala, Bardeako lurren ureztatzea eten dezake Ebroko Ur Konfederazioak, eta Nafarroako Gobernuak Lehortearen Mahaia aktibatu du. Araban, berriz, nekazariek eta abeltzainek ere sufritu dute ur eskasia. Ondorioak sufritzen ari dira, besteak beste, zereal, ekilore, patata eta erremolatxa ekoizpenetan.