Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak jardunaldi feminista antolatu du urtarrilak 25ean
Gizartea
2025, urt. 15 - 13:01
Atarrabian izanen da topaketa. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak 'Indarkeria matxista Jakean: nondik, nola eta norekin erresistentzia borrokak' jardunaldia antolatuko du; bertan, justizia eta autodefentsa feminista jorratuko dira. Mundu Martxaren VI. Nazioarteko Ekimenaren hasiera ere izango da.