Euskal Herriko etxebizitza sindikatuak etxebizitzaren negozioaren aurka protesta egin du Bilbon
Gizartea
Asteburu honetan, higiezin enpresek, instituzio publikoek eta hedabideek higiezinen azoka antolatu dute Bilbon. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako.
Higiezin-aretoaren sustatzaileen artean Kutxabank eta Pisos.com enpresak daude, eta bertan izan dira hainbat enpresa sustatzaile eta higiezinen agentzia ere. Horiez gain, El Correo bezalako hedabideak eta instituzio publikoak ere bildu dira azokan.
Euskal Herriko etxebizitza sindikatuak azokan batu dira, han bildutako agenteek etxebizitzarekin egiten duten negozioa salatzeko, eta etxebizitzaren arazoa ezin dela negozioa indartuz konpondu aldarrikatzeko. Horrekin batera, etxebizitza eskubidearen alde eta negozioaren aurka abenduaren 14an Bilbon mobilizatzera deitu dute. Manifestazioa 13:00etan hasiko da Bilboko Plaza Eliptikotik.