Euskal Herriko haurrek elkartasuna adierazi diete Palestinakoei
Gizartea
2025, eka. 13 - 12:06
Gasteizko Plaza Berrian elkartu dira ehunka haur eta guraso, 'Gure Haurrak Ere Badira' plataformak antolatutako ekitaldian, Palestinako haurrekin elkartasuna adierazteko. Haurren mezuak Palestinara bidaliko dira eta euskal erakundeei eskatu diete gatazkaren aurrean irmotasunez jarduteko. Ekainaren 20ra arte bilduko dituzte marrazkiak, poesiak, idazlanak eta beste, gurehaurrak@gmail.com helbidean.
Horrez gain, ikastetxeei eskatu diete ikasgela bakoitzean mahai bat hutsik uzteko erail dituzten haur palestinarren omenez eta oporrak hartu aurretik lore eskaintzak egitera ere animatu dituzte.