Skip to main content

Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 25ean lau deialdi egingo ditu

Gizartea

2022, aza. 10 - 15:11

Azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren Kontrako eguna da, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministak kaleak hartuko dituzte “justizia feminista” aldarrikatzeko. “Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista” izango da aurtengo leloa.

Emakume eta sexu genero disidenteen aurkako “indarkeria anizkoitzak” amaitzeko ordua dela adierazi dute, bai eta ardura denona dela ere. Lau deialdi egingo dituzte: 19:00etan Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta 20:00etan Iruñean. Baionakoa azaroaren 26an izango da, 17:00etan.

Hamaika Telebista